LEKORE 2

Neguko poemak

I gauez ikusi zaitut suak laztandu ez dituen basoak zeharkatzen dituzu kandela gorri bat eskuetan oinutsik gauez aditu zaitut zuhaitzen hizkuntza mintzatzen izarrei otoitz egiten diezu elurretan egiten duzu lo badakit nire begiak ilunegiak direla haizeak ez didala ezpainetan musurik eman baina nire izena ahaztu

AMAIUR B. BLASCO: “Bestela azaldu ezin dudana idazten dut”

  Amaiur B. Blascok Egunsentia (Maiatz, 2016) bere lehen poesia liburua argitaratu zuen udaberrian. Sarakoa jaiotzez, egun Bilbon bizi da, ingeles filologiako ikasle. Sentimenduetatik abiatutako poemak batu ditu liburuan, goizetik iluntzera bitarteko bilakaeran. Maria Altuna artistak egin ditu liburuko irudiak. Azken urteotan argitaratu den poesia

Mute sakatuta ikusteko galernak

Inork begiratzen ez duenean Atea sentitu duzu zure bizkarrean ixten. Berehala baretu da zure aurpegiko giharren tentsioa. Zigilaturiko irribarre etsia ilunpeko begitarte epelak ordeztu du. Sugezko zeru bat erditu da zure gainean errezelen arteko azken errainua amatatu orduko. Eta tximista bigun bilakatu zara laba hotz,

Edituriala #2

Landako lekoretik, LEKORE Landakora, gora! (Gora?) Gogora: Hirugarrena behar zuen eta to bigarrena. Udazkeneko hotzaren babesetik oraingoan, ezin konta ahala lektoreren laguntzari esker gatoz (bagatoz) gure izatea berrestera, baldin eta zerbait bagara, izan. Oraingoan Atxaga bake santuan utzi dugu, ea berak noiz ematen digun bakea