LEKORE 1

Espaloiari

(Zure) espaloian Mikele Landa Eiguren Etxera heltzea lortu ez duen ogi zatiak norabidea ezarri dio espaloiari. Jarraitu egin dut, Gretel sindromeak jota. Aspaldi galdu nuen etxerako bidea, aukerek porlan gogortuaren gorpuzkera hartu zutenean. Ez zen bat, ez bi, ez ziren hiru. Itotzerainoko beste bide, arnasbide

Batailak

Begietara begiratzen diet denei, gustatzen zaizkit euren zantzu ilunak eta aurpegiko gerizpeak. Itxurak gordetzen ari naiz, erakutsi nahi diet ez dutela sekula ni bezalako etxekalterik ezagutu. Asmatu nahian nabil nor diren, zer ote diren euren bizitzetan, zer den benetan egiten dutena. Eta batez ere, zergatik.

Lektoreari

Egun batez, konpainia on batean, kafea eta ardoa baizik ez zen lekuan geundela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, gerotik gerora, beer-etik beer-era igerian genbiltzala, zerogarren zenbakia aski ez eta lehenengoari ere behar geniokela ekin. (Axular Gorbeia mendian dago ehortzirik, hil hil hurra!) Bale, ba