Lektoreari

Egun batez, konpainia on batean, kafea eta ardoa baizik ez zen lekuan geundela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, gerotik gerora, beer-etik beer-era igerian genbiltzala, zerogarren zenbakia aski ez eta lehenengoari ere behar geniokela ekin.

(Axular Gorbeia mendian dago ehortzirik, hil hil hurra!)

Bale, ba hori. Hala egin genuen, hala egin dugu, hala madrid eta honatx proposamena. Formatua apur bat aldatuta, tamainaz handiago, moldez argiago, Alazne Arrutiren ilustrazioek jantzi dute lehen zenbaki hau. Azala bai, baita mamia ere, etxean egina, eztiz goxatuta hobeki dastatzeko: ipuin-poema-narrazio-elkarrizketa-esperimentu-bertso-erreportaiak batzen ditu ale honek, hesteak heste, besteak besta, ETB. ETB. Gure separatismoaren erakusle, halaber, lehenbiziko SEPARATA: Martin P. Bidaurren Mamu baten gisan problema-sorta.

Bidenabar, ez genuke aukera galdu nahi hemendik keinu adierazgarri bat luzatzeko, hatza luzatzen den bezala, ingurumaria-eta-joseotako edadetu errukior, gazte pasota eta edade guztietako animo-gaztiak-earki-ai-zeate eta geu-be-saiatu-ginen-geure-garaian guztiei. Esker mila guzti-guztioi eta viva la pepa.

Zuen zerbitzari ttipi eta obligatuenak.

Primaderako lehen egunez, Bilbon,
ITU bandak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude