LEKORE BAT (1)

Irakurle, iepakaixo:

Askok pentsatuko zenuten: bizi al dira itulariak?, bizi ote da Lekore?, hau da gazte inutil kuadrilla, 0. alea atera zuten, aspaldi behar zuen aurrenekoak, etab. etab. Guk diogu: bizi gara, bizirik da Lekore, bagara inutilak eta idatzi hau, hain zuzen ere, 1. zenbakiarena argitzeko da.

1. zenbakiak iragan udaberrirako behar zuen argitara atera eta uda amaiera gainean daukagu dagoeneko. Arrazoi ugarik eraman gaituzte argitalpena berandutzera eta ezinbestean irailera arte atzeratu beharko dugu.

Laster jarriko dugu martxan urteko harpidetza egiteko aukera eta apiriletik abendura hiru ale etxean jasotzeko aukera emango die harpidedunei. Esan bezala aurten apirilekoak kale egin duenez gero, bi alek osatuko dute urteko harpidetza. Laster izango gaituzue sare sozialetan, liburu-dendetan eta (batez ere) tabernetan harpidetzaren berri ematen, Jehovaren Lekukoak zahar-etxe batean nola.

ITU bandak,
2016ko uztailaren azkenetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude