Archives

Neguko poemak

I gauez ikusi zaitut suak laztandu ez dituen basoak zeharkatzen dituzu kandela gorri bat eskuetan oinutsik gauez aditu zaitut zuhaitzen hizkuntza mintzatzen izarrei otoitz egiten diezu elurretan egiten duzu lo badakit nire begiak ilunegiak direla haizeak ez didala ezpainetan musurik eman baina nire izena ahaztu