Archives

Batailak

Begietara begiratzen diet denei, gustatzen zaizkit euren zantzu ilunak eta aurpegiko gerizpeak. Itxurak gordetzen ari naiz, erakutsi nahi diet ez dutela sekula ni bezalako etxekalterik ezagutu. Asmatu nahian nabil nor diren, zer ote diren euren bizitzetan, zer den benetan egiten dutena. Eta batez ere, zergatik.