Archives

ISABEL ITURBEREN BIZITZA ETA HERIOTZA

2015eko maiatzean aurkeztu genuen Isabel Iturberen bizitza eta heriotza ikuskizuna. Literaturia jaialdirako propio sortutako emanaldia izan zen, beste norbaiten larruan jartzeko ariketa gisa jaio zena. Ezagutu ez dugun garai batean kokatu ginen, imajinatu baino ezin ditugun esperientziak bizitako norbaiten larruan. Ez ginen Isabel Iturberen larruan

AMAIUR B. BLASCO: “Bestela azaldu ezin dudana idazten dut”

  Amaiur B. Blascok Egunsentia (Maiatz, 2016) bere lehen poesia liburua argitaratu zuen udaberrian. Sarakoa jaiotzez, egun Bilbon bizi da, ingeles filologiako ikasle. Sentimenduetatik abiatutako poemak batu ditu liburuan, goizetik iluntzera bitarteko bilakaeran. Maria Altuna artistak egin ditu liburuko irudiak. Azken urteotan argitaratu den poesia

Edituriala #2

Landako lekoretik, LEKORE Landakora, gora! (Gora?) Gogora: Hirugarrena behar zuen eta to bigarrena. Udazkeneko hotzaren babesetik oraingoan, ezin konta ahala lektoreren laguntzari esker gatoz (bagatoz) gure izatea berrestera, baldin eta zerbait bagara, izan. Oraingoan Atxaga bake santuan utzi dugu, ea berak noiz ematen digun bakea

Bagatoz!

Txakur Gorria, Erraiak eta Errime proiektuekin batera egongo gara aurtengo Durangoko Azokan, Bagatoz! izeneko postuan (Barrenkale 42). Lekore aldizkariaren 2. zenbakia bertan jasotzeko aukera ere izango dute Lektoreek. Laster arte!

Lektoreari

Egun batez, konpainia on batean, kafea eta ardoa baizik ez zen lekuan geundela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, gerotik gerora, beer-etik beer-era igerian genbiltzala, zerogarren zenbakia aski ez eta lehenengoari ere behar geniokela ekin. (Axular Gorbeia mendian dago ehortzirik, hil hil hurra!) Bale, ba

LEKORE BAT (1)

Irakurle, iepakaixo: Askok pentsatuko zenuten: bizi al dira itulariak?, bizi ote da Lekore?, hau da gazte inutil kuadrilla, 0. alea atera zuten, aspaldi behar zuen aurrenekoak, etab. etab. Guk diogu: bizi gara, bizirik da Lekore, bagara inutilak eta idatzi hau, hain zuzen ere, 1. zenbakiarena

Edituriala (zortziak bart)

[pasarteak]   Zertarako idatzi garaiotan? Zer esanen liguke Hölderlinek ogia eta ardoa falta ez zaigunoi? Poesiak ematen al du jaten? Jakituriak ematen al du jaten? Zergatik lasaitzen gaitu miseriari idazteak gai banalei buruz idazteak baino gehiago? (Esan al daiteke banal euskaraz? Gurean gai banalik ez