Amaiur B. Blascok Egunsentia (Maiatz, 2016) bere lehen poesia liburua argitaratu zuen aurreko udaberrian. Sarakoa jaiotzez, egun Bilbon bizi da, ingeles filologiako ikasle. Sentimenduetatik abiatutako poemak batu ditu liburuan, goizetik iluntzera bitarteko bilakaeran. Maria Altuna artistak egin ditu liburuko irudiak. Hona hemen LEKORE 2-n egindako elkarrizketa

Grass Poloniako Danzig hirian (orain Gdańsk) jaio zen 1927an, alemaniar jatorriko familia protestante batera, eta joan berri den apirilean hil, biriketako gaitz batek jota. Poemak idazten hasi zen gaztetan, eta irabazitako hainbat sariketetako bati esker jarri zen Gruppe 47ko kideekin eta honen editorearekin harremanetan lehenbizikoz. Oro har, poesia zuzena eta bere garaiarekin oso lotua landu zuen.

Paul Beitiak eta Ane Zubeldiak euskaratu dituzte Grassen hamar poema eta hona ekarri.

Burkide bien artean gudu zelaia ez da uste bezain zabala, eta nik ez dakit ezer nire soldadu eta zaldunez; hala ere hemen nago, nirea ez den gerraren amaiera irabazteko bataila epiko batean, nongotarra naizen jakin gabe, nire printzipioen alde edo euren infanteriaren kontra bizia galtzeko prest.

Dantzatzeko musika jarri dute eta jaka, soineko eta alkandora saldoa, taldetxotan banaturik, erritmoa jarraituz alde batera eta bestera mugitzen hasi da. Hau da F-rentzat requiema, esan diot neure buruari. Vodkaz betetako edalontzitxoa ezpainetara gerturatu eta irentsi dut. Hau ere F-rentzat.

ITU fanzinetik ezagutzen dugu Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986) poeta, eta LEKORE aldizkarian argitaratutako bigarren poema sorta duzu hau. 2013ko Pasaia Hiria-Xabier Portugal sariketako bigarren saria eskuratu zuen Haize takikardikoa bildumarekin. Hemen Hitzen Uberan atarian horren harira agertutako notizia.

Botaka egin nahi dut berriro, korrika atera eta ez iritsi —inora—, eta inoiz baino hobeto sentitu, behatzak, ile puntak, begiak eta zapatak epel eta blai. Hiri bat oparitu dizut eta txoko denak lapurtu dizkidazu. Neure hiria zen, eta orain botaka baino ez dut egin nahi kale izkinatan.